XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EURO KARTA

Aspaldi huntan hasia zen mus partida.

Badu orain hamar dotzena bat urte Europako kontseiluak aurkeztu zuela Euro karta.

Frantziak, mus ez joan nahiz, paso erran zuen.

Imido-ño bat jo du Europako kontseiluak ziolarik hogeita hamabortz artikulu sinatu behar zirela.

Frantziaren erantzuna ez da izan berriz imido, bainan idoki xoil bat.

Hor dago ez eman nahiz hortan dago!